A zer algarak bota ditudan kantu hau entzuterakoan!.Eta gero Britney Spears ona dela esaten dute? Bai zera!
Paquita la del Barrio da. Ikono bat niretzat,totemikoa. Gramia eman beharko liokete.Benetan handia zara.Zure fan amorratua bilakatu naiz.Estresarentzako aproposa.Balsamikoa.Ihes bidea.
Web 2.0 oraindik menperatu gabe daukagunok, jada beldurrez gaude iluminatu batek web 3.0-aren aroa noiz irekiko duen. Beti atzetik ibili behar honek tonto konplexua sartzen dizu. Bestalde ez dakit irakaskuntzaren hondamendia ez ote den. Alegia, eduvlog edo bideo blogak , wikipedia, twitter, youtube, eta nik ez dakit zer gehiagok gure jarduna alde batetik hobetu lezake bitarteko gehiago duzulako baina bestaldetik gaurko gazteria oso letratua da amaraun elektroniko gai hauetaz eta gu nolabait jokoz kanpo ez ote gauden susmoa hartzen hasia diot. Wikipediarekin edukiak irakurri ditzakezu eta kontzepturen bat argi ez baduzu eduvlog edo youtubera joan zaitezke esplikazio argigarrien bila. Eta gu zer? . Irakasle orojakile papera jadanik pikutara joana da eta ez dakit zer paper gelditzen zaion, zeren informazioa non dagoen erakusten duena ere,uste dut gaur egun ere pikutara joana dela. Ikasleak badakite informazioa non dagoen .Eta seguru aski hobeto azaldua guk baino. Ikastaro hau egiten ari nintzela irakurri nuen bazela MIT unibertsitate estatubatuarrean irakasle ospetsu bat fisika alorrean bere klaseak oso oso estimatuak direnak.Interneten deskarga pilo bat egon omen dira.Walter Lewin du izena, 72 urte eta holandarra da. Nolabaiteko show bat dira bere klaseak eta pedagogikoki uste dut hamar bat ematekoa. Ikusi nahi baduzu tori lagin bat:
Nik uste gure etorkizuna hortik dagoela, bestela jai dugu.Baina erritmo horrekin ez dut inondik inora erretretako adin legalera,hau da 65 urte, iristeko posibilitaterik ikusten eta hezur eta azal geldituko nintzateke egunero horrelako hiru edo lau ikusgarri ( iparraldean esaten duten bezala) egin behar baditut.
Beno, kurtsoaren azken txanpan gaude eta optimismoari eutsi beharko diogu. Azken aldapa, gero eta gogorrago egiten zait urteetan aurrera joan ahala. Lehen gaztetxo bat nintzela di-da batean pasatzen zitzaidan kurtsoa, orain aldiz, ekaina noiz etorri zain desiratzen nago. Oraindik ez dira beroteak etorri eta jendea oraindik ez da desmelenatu. Aurki ordea ikasleak asperturik eguraldi ona eta odola bor-bor dutela klasean egoteko zailtasun handiagoak izango ditugu.Zer egin kasu horretan ?, norbaitek errezetarik badu eskertuko nioke bere sekretua partekatuko baligu. Agian oporrak beste era batera tartekatuz azken txanpa honetara freskoago iritsiko ginateke baina horretarako frogatu behar ezta?.Edo agian, gure klaseak hain aspergarriak dira non gure ikasleak ahozabalka ezin dute jasan gure txapa eta klasea zalapartatzen hasten dira asperduratik ateratzeko. Horretarako agian ideia polita izango litzateke nire ikasgaiko zenbait irakasleekin kontaktu bat edukitzea blog baten bitartez.Ideia horrekin apuntatu nintzen ikastaro honetara eta horrela ideiak, problemak eta arrakastak ( txikiak badira ere ) partekatzeko gune aproposa izan daiteke.Bestela zure ikastetxean irla bat bazina bezala kanpoko mundutik isolatua sentitzen zara. Kontutan hartu aurten departamentua erabat autogestionatua dela, hots, bakarrik nagoela alegia, eta ez dakit zehatz-mehatz ikastetxe kanpoko ohiko artaldetik haraindi zer gertatzen den. Departamentuan beste kide batekin egoteak laguntzen du, baina denborarekin ideiak agortzen dira.Horrela zuen proposamenekin belaki bat izatea zin dagizuet eta ea zein ideia berri dakartzuen nire ikasgelako hegi xume honetara.Izan ontsa eta laster artio.
Beno tenore honetan inork ez daki blog bat dudala eta bakarrizketan ariko banintz bezala nengoke.Ez dio inportik.Ditxosozko web2.0 munduan sartu naiz jada eta ez dakit nola izango den nire garapena.Seguru aski ez naizela urrutira joango baina zer egingo diogu bada.Bidean disfrutatzen badut ez dit axola.