Web 2.0 oraindik menperatu gabe daukagunok, jada beldurrez gaude iluminatu batek web 3.0-aren aroa noiz irekiko duen. Beti atzetik ibili behar honek tonto konplexua sartzen dizu. Bestalde ez dakit irakaskuntzaren hondamendia ez ote den. Alegia, eduvlog edo bideo blogak , wikipedia, twitter, youtube, eta nik ez dakit zer gehiagok gure jarduna alde batetik hobetu lezake bitarteko gehiago duzulako baina bestaldetik gaurko gazteria oso letratua da amaraun elektroniko gai hauetaz eta gu nolabait jokoz kanpo ez ote gauden susmoa hartzen hasia diot. Wikipediarekin edukiak irakurri ditzakezu eta kontzepturen bat argi ez baduzu eduvlog edo youtubera joan zaitezke esplikazio argigarrien bila. Eta gu zer? . Irakasle orojakile papera jadanik pikutara joana da eta ez dakit zer paper gelditzen zaion, zeren informazioa non dagoen erakusten duena ere,uste dut gaur egun ere pikutara joana dela. Ikasleak badakite informazioa non dagoen .Eta seguru aski hobeto azaldua guk baino. Ikastaro hau egiten ari nintzela irakurri nuen bazela MIT unibertsitate estatubatuarrean irakasle ospetsu bat fisika alorrean bere klaseak oso oso estimatuak direnak.Interneten deskarga pilo bat egon omen dira.Walter Lewin du izena, 72 urte eta holandarra da. Nolabaiteko show bat dira bere klaseak eta pedagogikoki uste dut hamar bat ematekoa. Ikusi nahi baduzu tori lagin bat:
Nik uste gure etorkizuna hortik dagoela, bestela jai dugu.Baina erritmo horrekin ez dut inondik inora erretretako adin legalera,hau da 65 urte, iristeko posibilitaterik ikusten eta hezur eta azal geldituko nintzateke egunero horrelako hiru edo lau ikusgarri ( iparraldean esaten duten bezala) egin behar baditut.
Tonto konplexua? Ez, lixto gehiegi munduan. Irakasleok ez gara oso ausartak eta nahiko lanpetuta ibiltzen gara tresna berriekin esperimentatzen hasteko. Informatika mundura gehienok berandu xamar ailegatu gara eta berrikuntza horiek, ezagutzaz gain, jokaeraz eta pentsaeraz aldatzeko eskatzen digute. Gure ikasleek “maleta” horrekin ohituta daude eta errazago husten eta betetzen dute, gu, aldiz, bidaiari ekin behar diogula pentsatzen hasi gara, baina “maleta” azkenekoan non utzi genuen erabat ahaztuta dugu.
Gainera, etxeetan eta eskoletan izaten dugun tresneria ikasleena baino eskasagoa izaten da: ordenagailua erosi genunean idazmakina bat nahi genuen, ikasleek, ordea, bideojokoetarako potentea zen zerbait. Eskoletan daukagun tresneria ere ez da onena eta horrez gain, mila eskuetatik pasatzen da eta bakoitzak bere maniak ditu…
Horregatik, web2.0ra ailegatzen garenean eta gure traste zaharrekin eta gure ez jakinduriarekin egin dezakeguna ikusten dugunean, ikaragarri pozten gara. Negarti fama gainetik ez kentzeko, beti etorriko zaigu 3.0z hitz egiten duen guru bat, gure ilusioa eta gogoa zapuzteko. Benetan, kasurik ez. Esaten duzun bezala, bidaiaz disfrutatu, ikaragarri polita da eta aukera asko ematen digu.
Bide horretan, guk badugu ikasleek ez duten zerbait: kritikoak izateko gaitasuna eta horixe da gure lana eta gure balioa. Informazioa kanpoan dago, nola bilatu, nola orraztu eta tratatu behar den irakatsi behar diegu. Honen kontrako adibide polit bat “paleofreak” [http://paleofreak.blogalia.com/documentos/comentaridos/comentaridos.html] blogean aurkitu duzu: “Paleofreak desgraciado infeliz!! Tengo que hacer una disertacion…” Bonbardaketa informatiboan zer den inportantea eta fidagarria bereizten irakatsi behar diegu eta atarramendu nola lortu.
Aipatzen duzun bideo horri buruz ere beste 23 lerroko txapa bat idatziko nuke, baina gaurkoz nahikoa denez, bi galdera besterik ez:
-Zenbat denbora duzu klasea prestatzeko?
-MIT, irakasle, web2.0… aipatu post berean eta OpenCourseWare [http://ocw.mit.edu/OcwWeb/web/home/home/index.htm] ez? Hortxe dago benetako aberastasuna guretzat!!
Kaixo,
Bai, badirude ikasleak guztia dakitela. Baina ez da hala. Ordenagailuarekin eta internetekin etengabe ibiltzen dira baina ez dakite erabiltzen.
Ikasleentzat, 3 erabilera ditu ordenagailuak:
1. Jolasteko.
2. Lagunekin hitzegiteko; bakarrik MSNren bidez, ez galdetu gehienei zer den posta-elektronikoa edo holakorik, gutxik ezagutzen dituzte foroak.
3. Lanaren bat egiteko. Informazioa bilatzeko GOOGLE, ez dago gehiagorik, bere laukian nahi dena idatzi, eta handik honek bidlatzen dien lekura. Web 2.0? Interneten parte hartu? Bai zera!
Asko behar dute ikasi. Ez uste haiek gu baino gehiago direla. (izan dudan 2. DBHko ikasleren bat ez zekien non konektatzen zen sagua!)
Beno, ongi segi!
Asier